Nire izena Amaia da eta bikoizketa aktorea eta lokutorea naiz. Lokuzio zerbitzuak eskaintzen ditut euskaraz eta gaztelaniaz proiektu komertzial, korporatibo zein formakuntzetarako, home studio grabaketarekin. Gertutasunez eta profesionaltasunez lan egiten dut nire helburua ahotsaren bitartez pertsonekin konektatzea baita.
Bikoizketan hiru urteko formakuntza jaso eta 2023. urtetik bikoizketa aktore lanetan nabil. Gainera, abesbatzetan, bikoizketa musikal eta ahots teknikako klaseetan ibili naiz. Hori dela eta, nire ahotsaren ezaugarri nagusietako bat moldakortasuna da eta beraz, proiektu oso desberdinetan parte hartu izan dut.

