Niri buruz

Nor naiz?

Nire izena Amaia Ugartemendia da eta lokutore profesionala eta bikoizketa aktorea naiz. Lokuzio zerbitzuak eskaintzen ditut euskaraz eta gaztelaniaz proiektu komertzial, korporatibo, formakuntza eta eduki musikaletarako, grabaketak home studio profesionalean eginaz. Nire helburua bezero bakoitzari bere mezua helarazten laguntzea da proiektu bakoitzaren beharretara egokitzen den ahots hurbil eta naturalarekin.

Sektorean izan dudan ibilbideari dagokionez, hiru urteko formakuntza jaso dut bikoizketan eta bikoizketa aktore gisa lanean nabil 2023. urtetik. Gainera, bikoizketa musikal eta ahots teknikako klaseak jaso ditut eta horri esker, erregistro eta estilo desberdinetara egokitzeko gai den ahotsa garatu dut.

Ahotsaren profesionala izanik proiektu ugaritan parte hartu dut, besteak beste, Primeran eta Makusi plataformetarako bikoizketak eginez, bideo korporatiboetan eta formakuntza edukietan parte hartuz edo bestelako lokuzioak grabatuz.

Nola egiten dut lan?

· Aurrekontu pertsonalizatua, proiektu motara, testuaren iraupenera eta grabazioaren erabilerara egokitua.

· Home studio grabaketa, kalitate profesionalarekin.

· Entrega estandarra 24 – 72 ordutan, lokuzioaren iraupen eta zailtasunaren arabera.

· Kosturik gabeko berrikuspen txanda bat, interpretazioan edo gidoian aldaketa txikiak egiteko.

· Erabiltzeko prest dauden audio-fitxategiak, oinarrizko edizioarekin eta WAV/MP3 formatuan.

· Komunikazio zuzena eta gertukoa prozesu osoan zehar.

· Konpromezua konfidentzialtasunarekiko eta adostutako epeak betetzearekiko.


Zure proiekturako ahots profesional baten bila bazabiltza, idatzi hemen konpromezurik gabe.

Lokutore profesionala euskaraz eta gaztelaniaz.
Lokutore profesionala euskaraz eta gaztelaniaz.