Nire izena Amaia Ugartemendia da eta bikoizketa aktorea eta lokutorea naiz. Askotariko lokuzioak eskaintzen ditut euskaraz eta gaztelaniaz nire home studio profesionalean grabatuak. Besteak beste, lokuzio komertzialak, korporatiboak, formakuntza edukiak, audioliburuak eta kantak. Gertutasunez eta profesionaltasunez lan egiten dut, nire helburua ahotsaren bitartez pertsonekin konektatzea baita. Zure proiekturako ahots profesional baten bila bazabiltza idatzi nazazu hemen.
Entzun nire ahotsa
Nire ahotsaren lagin bat duzu jarraian, bikoizle, lokutore eta abeslari gisa esperientzia handia dudanez, nolanahiko lokuzioak egin ditzaket. Nire ibilbide profesionalari buruz gehiago jakin nahi baduzu egin klik hemen.
Zer eskaintzen dut
Lokuzio baten helburu nagusia mezua entzulearengana modu eraginkorrean iristea da. Horretarako, proiektuaren beharretara moldatzen naiz tonua eta estiloa kasu bakoitzera egokituz. Zerbitzuen inguruko informazio gehiago jakiteko eta demoak entzuteko egin klik hemen.
Lokuzio komertzialak: Spotak, sareetarako iragarkiak, eduki promozionalak.
Lokuzio korporatiboak: Enpresa eta instituzio bideoak, aurkezpen internoak.
Audioliburuak: Narrazioak, ipuinak, eduki interaktiboak.
Kantak: Iragarkiak, haur kantak, eduki musikala.
Nola egiten dut lan
Gertutasunez eta profesionaltasunez proiektuaren beharretara moldatuz. Horretarako komunikazio garbi eta eraginkorra mantentzen dut uneoro.
Grabaketak home studio profesionalean egiten ditut emaitza garbi eta zaindua bermatuz. Behar izanez gero kanpo grabaketa estudioetara mugitu naiteke ere.
Entrega estandarra 24 eta 72 ordu bitartekoa da eta kostu gehigarririk gabeko aldaketa edo zuzenketa erronda bat egin daiteke.
Harremanetan jarri
Zure proiekturako ahots profesional baten bila bazabiltza idatzi nazazu zer nolako lokuzioa behar duzun eta eskatu aurrekontua konpromezurik gabe.