Kontaktua

Lokutore profesionala euskaraz eta gaztelaniaz

Lokutore profesional baten bila zabiltza euskarazko edo gaztelaniazko proiektu baterako? Ni Amaia Ugartemendia naiz eta gustora lagunduko zaitut. Kontatu ze lokuzio mota behar duzun eta lehenbailehen jasoko duzu erantzuna zure proiektura egokitzen den proposamen batekin. Hobeto bideratu ahal izateko ondorengo informazioa idatzi dezakezu.

· Proiektu mota (iragarkia, bideo korporatiboa, audioliburua, abestia, etab.).
· Hizkuntza (euskara edo gaztelania).
· Testuaren gutxi gorabeherako iraupena.
· Grabazioak izango duen erabilera.
· Entrega data, epe muga zehatza baduzu.

Hemen dituzu nire kontaktua eta sare sozialak.

Edo nahiago baduzu formularioa bete dezakezu.

← Back

Your message has been sent

Maiz egindako galderak

Ze motatako lokuzioak eskaintzen ditut?
Komertzialak, korporatiboak, formakuntzak, audioliburuak, kantak.

Lokuzio zerbitzuak zer hartzen du barne?
Audio fitxategia WAV eta MP3 formatuetan, oinarrizko edizioa eta zuzenketa erronda bat.

Zein hizkuntzatan egiten dut lan?
Lokuzioak euskaraz eta gaztelaniaz egiten ditut.

Non grabatzen ditut lanak?
Home studio profesionalean edo kanpoko estudioan grabatzeko aukera.

Zein da entregatzeko epea?
Proiektuaren arabera, entrega estandarra 24 eta 72 ordu bitartekoa da.