Zerbitzuak

Lokuzio zerbitzuak euskaraz eta gaztelaniaz

Lokuzio zerbitzuak eskaintzen ditut euskaraz eta gaztelaniaz nire home studio profesionalean grabatuak, jarraian demo batzuk dituzu entzungai. Nire ahotsa lokuzio komertzial, korporatibo, formakuntza eduki, audioliburu edota kantuetarako aproposa da. Agentzia, produktora, argitaletxe eta enpresekin lan egiten dut, beraz, zure proiekturako lokuzio profesionala behar baduzu idatzi hemen.

Lokuzio komertziala

Irrati eta telebistako iragarkiak, sare sozialetako kanpainak eta eduki promozionalak grabatzen ditut. Proiektu bakoitzaren helburuaren arabera, ahots hurbila, dinamikoa edo serioa eskaintzen dut, mezua eraginkortasunez transmititzeko.

Lokuzio komertziala euskara

Lokuzio komertziala gaztelania

Lokuzio korporatiboa

Enpresen eta erakundeen aurkezpenak, bideo instituzionalak eta barne-komunikazioko edukiak grabatzen ditut. Ahots argi eta naturala eskaintzen dut, markaren nortasuna indartzeko eta mezua modu profesionalean helarazteko.

Lokuzio korporatiboa euskara

Lokuzio korporatiboa gaztelania

Formakuntza edukia

Online ikastaroetarako, tutorialetarako eta prestakuntza-materialerako ere lokuzio zerbitzuak eskaintzen ditut. Ahoskera zaindua eta erritmo egokia erabiliz edukia ulerterraza eta atsegina bihurtzen dut.

Formakuntza edukia euskara

Formakuntza edukia gaztelania

Audioliburua

Audioliburuak, ipuinak eta bestelako narrazioak interpretatzen ditut, testu bakoitzaren erritmoa eta izaera errespetatuz. Helburua entzuleari esperientzia naturala eta erakargarria eskaintzea da.

Audioliburua euskara

Audioliburua gaztelania

Kanta

Jingle publizitarioak, haur kantak eta bestelako musika edukiak grabatzen ditut, proiektu bakoitzaren estiloari egokitutako interpretazioarekin eta ahots teknika desberdinak erabiliz.

Kanta gaztelania

Lokuzio zerbitzu profesionala euskaraz eta gaztelaniaz.
Lokuzio zerbitzuak euskaraz eta gaztelaniaz.